Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Boluntariotza: zer da, jarraitu beharreko pausoak eta boluntario agentziak

Zer da? Jarraitu beharreko pausoak 

Pertsona boluntarioa bere denbora, ezagutzak eta esperientzia modu altruistan eta solidarioan lan ezberdinak burutzeko ematen duena da. Edonor izan daiteke boluntario, horretarako, nahikoa baita lan egiteko eta parte hartzeko gogoa izatea.

Boluntarioki lan egitea gizartea aldatzea da, mundu hobe bat sortzeko lan egitea hain zuzen ere. Izan ere, boluntario izatea solidario izatea da, eta gizartea garatzeko ekintzetan parte hartzea. Pertsona boluntarioa hainbat ekintzetan barneratzen eta murgiltzen da, eta horrela, errealitatea aldatzeko eskubidea duen gaian bihurtzen da. 

Baina, badakizu benetan zer den eta zer ez den boluntario izatea? Ondoren laburbilduko dizugu:

Zer da boluntario izatea?

Trabajar voluntariamente

Pertsona boluntarioa interes orokorra duten ekintzetan ondorengo baldintzak betez parte hartzen duena da:

  1. Modu eskuzabal eta solidarioan.
  2. Boluntarioki eta askatasun osoz.
  3. Irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta proiektu eta programa konkretuak dituzten erakundeetan parte hartzen duena.
  4. Ordain-saririk jasotzen ez duena.

Zer ez da boluntario izatea?

Borondatezko bolondres eta abar zer den jakin nahi?
Ikusi bideo-turorial hau.

  1. Modu espontaneoan, aldizka edota erakundeetatik kanpo ematen den laguntza eta egiten den parte hartzea.
  2. Ordezko zerbitzu soziala egiten ari den pertsona.
  3. Ordaindutako profesionalak ordezkatzen dituen pertsona.

Boluntario bezala lanean hasi nahi baduzu, izan itzazu ondorengo pausoak kontuan. Hasi behar duzun bidean lagungarri izango dituzu:

  • Pentsa ezazu dituzun motibazioen inguruan.
  • Zer nolako ardura izan dezakezun zehaztu.
  • Lan egin behar duzun taldearekin eskainiko duzun denbora zehaztu.
  • Boluntario bezala lan egiteko gehien atsegin duzun arloa aukeratu.
  • Erakundeen inguruan informatu eta egokiena aukeratu.
  • Erakundearekin egingo dituzun lanak zehaztu.

 Boluntario agentziak

Boluntario agentziek suspertu eta indartu egiten dute ekintza boluntarioa. Boluntario gisa arituko direnei zein irabazi asmorik gabeko entitateei informazioa, orientazioa, oinarrizko formakuntza eta abar eskaintzen dizkie. Euskal Autonomia Erkidegoan hiru boluntario agentzia daude, lurralde historiko bakoitzeko bat. Bolunta eta Gizalde dira horiek:

Bolunta

Boluntaren logoaBolunta, Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia 2001. urtean sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Bizkaia Kutxaren eta EDE Fundazioaren eskutik. Modu horretan, pertsona boluntarioek egiten zituzten ekintza eta zerbitzuak eta Bizkaiko erakunde boluntarioen lanak hobetu nahi ziren.

Boluntak zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen die irabazi asmorik gabe lan egiten duten erakundeei eta boluntario bezala lanean hasi behar diren pertsonei. Horretarako, talde profesional bat du Boluntak.

Bolunta  Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia (Bizkaia)
Ronda z/g - 48005 Bilbao Tel.: 94 4161511 bolunta@bolunta.org

Bategin orrialdean aurki ditzakezu programa ezberdinetako lotura eta argibideak. Gainera, Facebookera ere salto egin dute

Gizalde

Gizalderen logoaGizalde Gipuzkoako Boluntariotza 1998an jarri zuen abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskadiko Kutxak eta Hezkide Eskolak. Agentzia horren bidez, garai hartan jendeak boluntariotzaren inguruan zuen interes gero eta handiagoari erantzun bat eman nahi zitzaion.

Gaur egun Gipuzkoako boluntario eta taldeen biltoki bilakatu da Gizalde. Izan ere, agentziak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, informazioa, aholkularitza, errekurtsoak eta gizarte ekintzen artean bitarteko lana.

Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza (Gipuzkoa)
Idiakez 6 - Donostia Tel.: 901 200000 gizalde@gizalde.com

 

Oharra:

ERDU, Elkarte eta Bolondresentzako Agentzia, martxan egon zen 2011ko abendura arte. Gasteizko udalaren web orrialdean ikusi elkarteentzako zerbitzua.


Estekak

Azken eguneratzea: 2012/02/21