Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2011/11/29

Abenduaren 3a Euskararen eguna da.

Euskararen eguna (abenduak 3) aitzakiatzat hartuz, urtetik urtera egitasmo berriak abian jartzen dituzte euskararen inguruan lanean dihartuden eragileek.

Euskararen mosaikoa

Ikusi Gasteizko eta Donostiako egitaraua.

euskaaren ginkanaHartara, jendearen parte hartzea bultzateko, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskararen aldeko mosaikoa eta Euskararen Ginkana prestatu ditu.
Etxepare Euskal Institutuaren logoaBestalde, Etxepare Euskararen Institutuak euskara mundua zabaltzeko, Euskara mundiala! Kanpainarekin ari da lanean. euskaramundiala.net atarian, euskarazko esaldi eta kantuak jaso nahi dituzte, besteak beste. Horretarako grabaketak egin eta sarera igotzeko gonbita egiten dute. Era beran, hizkuntza ezagutzen ez duten atzerritarrek euskarazko esaldi bat webkamera baten aurrean ahoskatzera animatu nahi du 'Euskara Mundiala' izenburuko kanpainak.
Euskararen Nazioarteko egunaEusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko historian zehar garrantzia izan duten euskal emakumeetan oinarrituriko galdetegi bat prestatu du. Ondo erantzuten duten parte-hartzaileen artean Kukuxumuxuk diseinaturiko 180 kamiseta zozkatuko dituzte. Era berean, euskararen aldeko esaldiak eta leloak idazteko aukera dago beraien web orrian.
Benden LehiaBizkaiko hiriburuan bestalde, euskaraz aritzen diren musika talde amateurrek Banden lehia 2011 lehiaketan, parte hartzeko aukera izan dute azaroan zehar. Musika taldeen bideoak Internetera igo eta sailkaturiko taldeek, Bilborock aretoan izango dute azken lehia abenduaren 2an eta irabazleak, 2.000 euro eta Bilbao BBKlive jaialdian jotzeko aukera izango du.