Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Teknologia berriak


·  Oihutegia txata
·  Ligatu sarean
·  Telekomunikazio hiztegia

Oihutegia txata

Animatu enpresak sortu duen Oihutegia txatak euskaldun gazteek euskaraz txateatzeko aukera eskaintzen du. Internet erabiliz, gazteek, euskara hutsez txateatu dezakete, eta horrela, ongi pasatzeaz eta dibertitzeaz gain, euskaraz ere mintzatzen dira. Aipatu beharra dago, txat hori oso aproposa dela euskara ikasten ari diren pertsonentzat.

OihutegiaTxat grafikoa Bilbaon kokatuta dago, Plaza Berrian hain zuzen ere, eta bertatik, txateatzen ari diren pertsonek asmatutako pertsonaiak dabiltza gainontzekoekin harremanetan jartzen. Esan, norberak bere pertsonaia asmatu dezakeela, eta hori nahi duen bezala prestatu. Errepresentazio birtuala norberak nahi duen bezala jantzi, orraztu edo atontzen du eta horretarako, atributuak erabiltzen dira. Internautek hainbat atributu dituzte eskura. Horiek lortzeko SMS Premium sistema erabili behar da. Mikroordainketa baten bidez atributuak erosten dira, eta horrela, personaia norberaren gustora prestatzen da. Zenbait eta mikroordainketa gehiago egin, orduan eta atributu gehiago eskuratu ahal dira eta pertsonaia itxuraz aldatzeko aukera gehiago izango dira.

Euskaraz mintzatzeko eta ongi pasatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du Oihutegiak.

 

Ligatu sarean

Imagen de un ordenadorInternetek eskaintzen dituen aukeren artean, ligatzekoa dago. Gaur egun, jende asko baliatzen da sareaz bikotekidea aurkitzeko edota lagun berriak egiteko, eta askok gainera, helburu hori betetzea lortzen dute.

Sarean ligatzeko leku asko daude, nahiz eta euskaraz ligatzeko aukerak urriak diren. Kaixo.com eta Euskalerria.org webguneetan dauden txatek adibidez, euskaraz ligatzeko aukera eskaintzen dute. Beste hizkuntza batzuk erabiltzea nahiago baduzu, ordea, ondorengo guneetara jo dezakezu:

  • Meetic: ezkongabeen inguruko Estatu espainiarreko datu baserik handiena du. Hizkuntza ezberdinetan egiten du lan.
  • Jugones.net: diotenez, ligatzeko txatik onena da. Eskuko telefonotik bidali daitezke mezuak eta erderaz egiten du lan.
  • Match: 12 milioi erabiltzaile ditu gune honek mundu osoan. Hizkuntza ezberdinetan egiten du lan.
  • Love.com: aukera asko eskaintzen ditu ingelesez lan egiten duen gune honek. 50 milioi erabiltzailerengana heltzeko aukera dago.
  • Celibazone.com: frantsesez egiten du lan.
  • Serencontrer.com: frantsesez egiten du lan.

Gune bat aukeratzen duzunean, oso garrantzitsua horrek nola egiten duen lan ikustea. Era berean, saia zaitez asmatutako izen-abizenak ematen eta zure burua ahalik eta modu onenean aurkeztu. Horrelako gune batean mugitzeko gomendioak hemen dituzu:

  1. Zure solaskidea nolakoa den ondo ezagutu arte ez ezazu zure datu pertsonalik eman. Hau da, zure telefonoa, helbidea...
  2. Hitzordua egiten baduzu, aukeratu ezazu leku publiko bat zure solaskidearekin elkartzeko.
  3. Ziberespazioan askotan erabiltzen da gezurra ligatzeko. Ez pentsa izugarrizko neska edo mutila aurkituko dituzunik.
  4. Garbi izan zer aurkitu nahi duzun.
  5. Lehenik eta behin saia zaitez lagunak egiten, eta bitartean bikotekidea aurkitzen baduzu, askoz hobe.

Zuk beste webgune batzuen berri baduzu, eman itzazu ezagutzera. Bidali horien inguruko informazioa gazteria@ej-gv.es helbidera eta gainerakoek ere erabili ahal izango dute hori lagun berriak egiteko.

 

Telekomunikazio hiztegia

Euskaltel Telekomunikazio Hiztegia telekomunikazio arloan Euskal Herrian argitaratu den lehen hiztegia da. Euskaltelek euskarak arlo horretan zuen hutsunea bete nahi izan du, eta helburu horrekin sortu du hiztegi berria. Horretarako, informazio argia, zehatza, eguneratua eta ulerterraza jaso eta eskaintzen du.

Kontsultak euskara, erdera, ingeles eta frantsesean egin daitezke. Lana errazteko gainera, hiztegia sail ezberdinetan banatuta dago.

  • Erakundeak eta legeak
  • Internet
  • Orokorra
  • Sarea (transmisio eta azpiegitura)
  • Telebista
  • Telefonia
  • Telekomunikazio-zerbitzuak

Esan bezala, arlo honetan euskaraz dagoen hiztegi bakarra da hau, eta Informazioaren Gizarteari eta euskararen garapenari ekarria egin nahi dio.

Hiztegia irakurtzeko aukera ere baduzu.

 

Azken eguneratzea: 2006/05/29