Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskaraz ari zara sarean?


Nabigatzaileak, sare sozialak, sistema eragileak, plugin-ak… ezagutu sarean eskura dituzun euskarazko baliabide informatikoak.

Nabigatu euskaraz

Euskarak gero eta presentzia handiagoa du sarean. Interneten sartzen garenean, Firefox, Explorer, Firefox, Explorer, Chrome, Safari zein Opera nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko aukera dugu. Horretarako nabigatueuskaraz.com atarian pausuz-pausu egin beharreko urratsak zure esku dituzu.

Zer da Umap.eu? 

logotipo umap.euUmap.eu euskarazko twitter jarduna detektatu eta bistaratzen duen tresna da. Erabiltzaileen mezu guztiak jaso eta euskaraz daudenak filtratzen ditu. Prozesu automatikoen bidez, unean uneko gakoak eta albiste nabarmenduak kalkulatzen ditu. Ingelesez trend esaten da, baina euskaraz, gakoak esango diegu: unean unean zein termino dagoen pil-pilean Twitterren zirkulatzen duen mezu multzo handi honetan.

 

Zutagu

Logotipo Zu ta GuZutagu ezagutza partekatzeko euskarazko sare sozial bat da. Bertan erabiltzaileek beren fitxategiak, blogak, argazkiak izan ditzakete, baina beraiek erabakiko dute eduki horiek nola partekatu: publikoak egin, plataformetan sartu, pribatuki jarri zein taldekideen artean partekatu. Aukera anitz ditu sare sozial honek, euskaltegi, unibertsitate zein zaletasun eta interes ezberdinekin loturiko komunitateak sortzeko aukera baitago.

Euskerazko softwarea deskargatu

Gune honetan ordenagailuarekin euskaraz lan egiteko hainbat oinarrizko tresna eskaintzen dira doan; zuzentzaileak, sistema eragileak, plugin-ak, web garapenerako liburutegia eta beste hainbat baliabide.


 

Azken eguneratzea: 2010/12/16