Zeintzuk dira gustukoen dituzun jolasak? Mahai gaineko jolasak, hizki zopak, igarkizunak, lagunekin kalean jolastekoak, ordenagailuarekin aritzekoak… Guzti horietara euskaraz jolasteko aukera eskainiko dizuegu jarraian.
Lagunekin kalean betiko jolas berdinetara jolasten aspertuta bazaude, ez zaitez arduratu! Aisia.net webguneak adin guztietako haur eta gazteentzako euskal jolas piloa bildu du beraien azalpen didaktikoekin: animazio jolasak, igarkizunak, korrika eta harrapaketan aritzekoak, trebetasun jolasak, gomarekin jolastekoak…
Hitzekin jolastea ere oso dibertigarria da. Nork ez ditu ezagutzen hitz gurutzatuak, hitz ezkutuak edota letra-zopa bezalako jolasak? Oso bizkorra izan behar da buru-hausgarriak oso-osorik amaitzeko. Asmakizunek ere jokalarien trebetasuna eskatzen dute.
Teknologia berrien zaletuek ere baduzue zuen txokoa. Ordenadorearen bitartez joko modernoak dituzue eskura. Seguru ezagutzen dituzuela Tetris, Tankea, Ash Arkade edota Suhiltzailea bezalako jokoak.
|