Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskararen aldeko jaiak

Urte osoan euskararen aldeko jaiak izaten dira Euskal Herrian. Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) eta AEK euskaltegiak antolatutako festen berri hementxe duzu. Urtero bezala, ez ezazu euskararekin duzun zita galdu, eta parte hartu!!! 


Korrika 17

Korrika 2011 logoaNon: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu
Noiz: apirilak 7tik 17ra bitartean
Leloa: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari
www.korrika.org/ - Euskalaklip lehiaketa - Korrika 17 Bideoa 
Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da. 

Herri Urrats

Herri Urrats 2011 logotipoaNon: Senpere
Noiz: maiatzak 8
Leloa: Laku bat munduan
http://www.herriurrats.com/ - Facebook - Herri Urrats bideoa
Hogeita zazpi urte beteko ditu aurten Seaskak antolatzen duen jaiak. Helburua, aurten ere, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolak ezagutzera ematea, euskal hizkuntza eta kultura sustatzea, eta egun horretan biltzen den diruari esker, ikastetxeen eraikuntza eta mantenua arintzea da.

Ibilaldia 2011 logoaIbilaldia

Non: Ondarroan
Noiz: maiatzak 29
Leloa: Boga
http://www.ibilaldia.com/ - Facebook
Lekeitioko Resurrección María de Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar ikastolek, antolatu zituzten 1983, 1993 eta 2003ko Ibilaldiak -lekuak txandakatuz-, eta horrela egingo dute 2011n ere.

Euskal eskola Publikoa 2011 logoaEuskal Eskola Publikoa

Non: Bilboko Areatzako pasealekua
Noiz: ekainak 5
Leloa: Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte.
www.ehige-jaia.org/
Bilboko Aretzako pasealekuan, herritarren bizimoduaren bihotzean eta hiriburuko erdigune geografikoan izango da aurtengo zita. 

Araba Euskaraz 2011 logoaAraba Euskaraz

Non: Laudio
Noiz: ekainak 19
Leloa: Bagare. Izan zirelako gara, garelako izango dira.
www.arabaeuskaraz.net - Facebook - Twitter
1971n sortu zen Laudio Ikastolak laugarren aldiz hartuko ditu antolatzaile lanak. Aurten 40 urte beteko ditu, eta, ondorioz, 2011ko Araba Euskaraz Laudioko ikastola sortu zuten pertsonei omenaldia egiteko baliatu nahi dute antolatzaileek.

Kilometroak

Kilometroak 2011 logoaNon: Azpeitia
Noiz: Urriak 2
Leloa: Klik
www.kilometroak.com/ - Facebook - Twitter
Gaur egun 300 familiak, 450 ikaslek eta 60 profesionalek osatzen duten proiektua da AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOPERATIBA. 0 urtetik hasi eta 18 urte bitarteko gazteak daude ibilbide hori osatzen. 

Nafarroa Oinez

Nafarroa Oinez 2011 logoaNon: Tafallan
Noiz: urriak 16
Leloa: Hamaika 11an
http://www.nafarroaoinez.net/ -  Facebook
Garces de los Fayos Ikastola euskara eta euskal kultura ardatz nagusienak dituen gurasoen irakaskuntza kooperatiba bat da. Ikastolaren helburu nagusienetakoa ikasleek euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakona erdiesteaz gain, hizkuntzarekiko lotura afektiboak bereganatzea eta erabilera sustatzea izango da.



                                                                                                                   

Azken eguneratzea: 2011/03/17