Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erabili euskara!


Zure euskara aberastu nahi baduzu tresna paregabea duzu esku artean. Beraz, ez duzu aitzakiarik! Edonoiz, edonon, edozer eta edozelan esateko, erabili egizu euskara!

Aisia.netZer esan jakin gabe gelditu ote zara inoiz ligatzeko orduan? Eta lagun bati adarra jotzerakoan, originaltasun eza sumatu al duzu inoiz? Hori hola bada, Aisia.net webguneak edozein gazterentzako ezinbestekoak diren espresioak eskaintzen dizkizu: hitz goxoak, piropoak, hitz gordinak, zirikatzekoak

MantxutMantxut?-ek ere esamolde lotsagabeak proposatzen dizkizu. Mota guztietakoak daude, han-hemen bildutakoak, asmatutakoak, klasikoei kendutakoak eta baita "performatuak" ere.

Lagun arteko orduetan gaudenean beti entzuten ditugu gustura txisteak, une atseginak igarotzeko aproposak izaten dira beti. Baina txiste askorik ezagutzen ez baduzu, ez zaitez arduratu, gai ezberdinetan sailkatuta dituzu eta.

Deba Ibarrako Berbeta Berua liburuaBusturialdeko berbeteari gatza eta piperra liburuaBestalde, sarritan, batez ere Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatzen ditugunean, konturatzen gara toki askok beraien hizkera berezia dutela. Horietako batzuk liburuetan batuta daude eta Internet bidez ere eskuratu ditzakezu. Adibidez, Deba Ibarrako Berbeta Berua edota Busturialdeko berbeteari gatza eta piperra liburuak tresna paregabeak dira inguru horietara hurreratzeko.

AtsotitzakEta, nola ez, ezin dugu ahaztu esaera zaharren jakituria. Kontuan izan behar ditugu hauek ere, oso argigarriak izaten baitira gure bizitzako egoera askotan. Gotzon Garate euskaltzaleak 15.000 euskal atsotitz inguru batu ditu, antzinakoak, gaurkoak… betikoak.

Euskaltzaindia eta Duda-mudaGogoratu egizu, azkenik, euskaraz hitz egitea garrantzitsua dela, baina zuzen hitz egiteak ere garrantzi handia duela. Hori dela eta, Badihardugu Euskara Elkartekoek ahozko jarduera hobetzeko proposamenak eskaintzen dizkigute. Era berean, zalantzak argitzeko Euskaltzaindiaren Jagonet eta IVAPeko Duda-muda kontsulta zerbitzuak ere eskura ditugu nahi dugun guztirako.

Azken eguneratzea: 2006/06/12