Euskara ikasi nahi? Aspaldian zabiltza euskara ikasi nahian eta inoiz ez da une egokia? Bada, orain bai. Ez ezazu euskara ikasteko aukera galdu eta anima zaitez.
Euskaltegi bat ikasle helduek euskara ikasi eta lantzen duten zentroa da. Zentro horietan ematen diren euskara ikasketak mota ezberdinetakoak dira. Ondorengo ikasketa motak daude:
Euskal Herri osoan mota ezberdinetako euskaltegiak daude. Horietan guztietan duzu euskara ikasteko aukera. Gainera, bakoitzak aukera ezberdinak jartzen dizkizu eskura eta ziur zure beharretara egokitzen den ikastaroren bat aurkitzen duzula. Aukeratu zuretzat egokiena dena eta ikasi euskara. HABE-Ikasbil web orrialdeak duen bilatzailean Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko euskaltegiak eta Euskal Etxeak aurkituko dituzu. Zerrenda horretan euskaltegi publikoak, pribatuak eta autoikaskuntza zentro homologatuak daude.
Euskaltegiak bi motatakoak izan daitezke: publikoak eta pribatuak.
Elkarlan - Elkarlanek Bilboko hiru euskaltegi biltzen ditu: Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra, eta Juan Mateo Zabala.

Bestelakoak
Euskaltegi hauetaz guztietaz gain, badira beste hainbat euskaltegi ere:

Euskara ikasteko beste aukera bat barnetegiek eskaintzen dute. Horietan, modu trinkoan ikasi dezakezu euskara. Gainera, zure beharretara eta mailara egokitzen diren ikastaro ezberdinak aurkituko dituzu barnetegietan. Egin aukera dauden barnetegien artean eta ikasi euskara.

Hizkuntza-eskola ofizialetan ere euskara ikasi eta hobetzeko aukera duzu. Gainera, Hizkuntza-eskoletako agiria lortzeko azterketa ere egin dezakezu. Euskal Autonomia Erkidegoan bederatzi eskola daude. Eskola horien inguruko informazioa eta lortu daitezkeen hizkuntza-ziurtagirien inguruko informazioa irakur dezakezu.
Ikastaro bat egiteko denbora eta gogorik ez baduzu, baina euskara ikasi nahi baduzu, ez kezkatu. Etxetik mugitu ere egin gabe euskara ikasi ahal izango duzu. Lasai asko, eta zeure erritmoan, euskara menderatu ahal izango duzu.
Ikasten.net
Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren http://www.hiru.com/ etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena. Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.
Boga
Autoikaskuntza Multimedia Sistema honek euskara internet bidez ikasteko aukera ematen du. Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du Boga sistemak. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.
Bai & By
Bai & By programa multimedia da eta bertan teknologiaren azken aurrerakuntzak eta Adimen Artifizalaren teknikak erabiltzen dira ikasteko. Euskara eta ingelesa etxetik mugitu ere egin gabe eta modu errazean ikasteko aukera ematen du Bai & Byk.
Mondragon-Lingua
Mondragon-Lingua ere autoikaskuntza zentro homologatua da. Arrasaten, Bilbon, Oñatin, Donostian eta Gasteizen ditu egoitzak.
Kaixo
Kaixo.com eta Habek elkarlanean abian jarri duten Kaixo sistemari esker etxetik eta internet bidez ikasi daiteke euskara. On-line bidezko euskaltegia da Kaixo eta bertan, gramatika ikasgaiak eta ariketak daude. Irakasle baten laguntza ere eskaintzen du programak. Irakurri kaixo sistemaren inguruko informazioa.
Santurtziko Udal euskaltegia
Santurtziko Udal euskaltegiak euskara autoikaskuntza bidez ikasteko aukera ematen du. Gainera, sistema bakoiztua eskaintzen du euskaltegiak. Interseatuta bazaude, irakurri Santurtziko Udal euskaltegiaren inguruko informazioa.
Urumea euskaltegiak
Euskaltegi honek euskara autoikaskuntza bidez ikasteko sistema bakoiztua eskaintzen du. Era berean, tutoretza eta telefono bidezko elkarrizketa saioak ere baditu. Informa zaitez Urumea euskaltegia inguruan.
Autoikaskuntza eskaintzen duten Euskaltegiak Euskadin.
Ikasbil euskara ikasten ari direnentzako ataria da. Bertan bideoak, audioak eta testuak dituzu. Zuren ikasketetan lagungarriak izango zaizkizun beste baliabide batzuk dituzu: aldizkariak, denborapasak, abestiak, txisteak, irratinobelak, istorio animatuak, errezetak, trikimailuak, ipuinak, eta abar. Zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu besterik ez duzu.
Euskal Herritik kanpo bizi bazara, baina euskara ikasteko gogoa baduzu, ez kezkatu, gure mugetatik kanpo ikastaroak egiteko aukera baitago. Madril, Bartzelona, Malaga, Valentzia, Valladolid, Argentina, Belgika, Brasil, Italia, Txile, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Puerto Rico, Uruguay, Venezuelan eta abar, ikastaroak egin daitezke. Era berean, Euskal Herritik kanpora ere autoikaskuntza bidez ikas dezakezu.
Horretaz gain, HABEn eska ditzakezu euskara ikasteko dirulaguntzak. Era berean, galdetu zure udaletxean ea laguntza bereziak eskaintzen dituzten euskara ikasi nahi dutenentzat.
