Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Hizkuntza Eskola Ofizialak


Neska arbeleanHizkuntza-Eskola Ofizialek hizkuntza bat ikasteko beste aukera bat eskaintzen dute. Euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza ikasteko aukera ere badago Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Hala nola alemana, frantsesa, ingelesa, italiera, portugalera, errusiera edo española.

Hizkuntza-Eskola Ofizialetan ematen den irakaskuntzak tresnatzat hartzen du hizkuntza. Hautatutako hizkuntza-ezagutzari esker, ikaslea gauza da hizkuntza hori ulertzeko eta hizkuntza horretan mintzatzeko eta idazteko. Ikasketa horietan interesa baduzu, irakur ezazu Hizkuntza-Eskola Ofizialei buruzko informazio gehiago.

Ikastetxeen sarea

Euskadin ikastetxe publiko hauek 3 lurraldeetan daude:

Araba: Bizkaia: Gipuzkoa:

Ikasketa plan berria

2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plana aldatu egingo da. Ikasketak 3 mailatan egituratuko dira: oinarrizko maila, erdiko maila eta goiko maila. A2, B1 eta B2 ziurtagiri akademikoa jasoko du ikasleak Oinarrizko, Erdiko edo Goiko maila gainditzean. Titulazio hauek balioa dute Europa mailan

Modalitateak: Ofiziala eta librea

Ofiziala: eskolan ematen dena. Ikasleak klaseetara joaten dira eta azterketak mailaka egin ditzakete dagozkien deialdietan. Matrikula egiteko deialdia irailean egiten da.

Librea: ikasleak zikloetako azterketetara baino ez dira aurkezten. Eskolak urtero prestatuko ditu azterketa-deialdiak erregimen librean egiten dituzten ikasleentzat eta gaindituez gero dagokion eskola ziurtagiria emango zaie. Erregimen libreko ikasleak matrikulatzeko deialdia otsailean egiten da, hizkuntzen ordutegia eskola bakoitzaren esku dagoelarik.

Ikasleak gutxienez 16 urte izan behar ditu matrikulatu ahal izateko.

Hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen ziurtagiriaz gain, badira beste euskara-ziurtagiri batzuk.

Azken eguneratzea: 2009/02/27