Logotipo Gazteaukera

Logotipo euskadi.net

boton inicio on

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Euskara

Icono de Conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Euskara sarean


GURE HIZKUNTZA
· 
Hizkuntzaren aurkezpena
·  Euskararen historia
·  Bilakaera soziolinguistikoa


EUSKARA KALEAN
· 
Euskararen araudia
·  Toponimia
·  Hizkuntza-politika
·  Argitarapenak


EUSKARA-TRESNAK
 
Zuzentzaile ortografikoa
  Hiztegiak
  Euskalterm
  Kapsula

Logo Behatokia

Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatutako fundazioa da. Fundazio horren helburua euskararen inguruan Euskal Herriko herritarrek dituzten eskubideak bermatzea da, eta horretarako hainbat ekintza eta ekimen burutzen ditu.

Behatokiak unitate didaktiko bat jarri du abian aurtengo ikasturtean. Horren bidez, gaur egungo testu liburuetan hizkuntzen alorrean dagoen hutsunea bete nahi izan da. Izan ere, Behatokiaren aburuz, oso garrantzitsua da gaztetxoek hizkuntz eskubideen inguruko berri izatea. Unitate didaktikoak bost alor jorratzen ditu:

  • Munduko hizkuntza aniztasuna ezagututu eta globalizazioak egiten duen kalteaz ohartarazi.
  • Munduko hizkuntzen egoera ikusi eta horien eskubideak landu.
  • Euskal Herriko legeak aztertu eta eskubideak betetzen diren edo ez ikusi.
  • Behatokia zer den azaldu.
  • Euskararen telefonoa aurkeztu.

Azken horrekin lotuta, aipatu beharra dago, Behatokiak telefono zerbitzu bat duela hizkuntza eskubideen salaketak jasotzeko. Telefono horren zenbakia ondorengoa da: 902 194332 Unitate didaktikoari buruzko informazio gehiago irakur dezakezu.

EUSKARA SAREAN

Gure hizkuntza, euskara, Europako hizkuntzarik zaharrenetakoa da. Hizkuntza bizia da, garai berrietara egokitzen jakin du eta orain eskuragarri duzu zuk ere Interneten bidez. euskadi.net orritik eta web orri honetatik euskarari buruzko informazio zehatza jaso dezakezu:

Gainera, gure hizkuntzari buruzko alderdi gehiagoren berri ere izango duzu, euskarak kalean duen presentziaren ingurukoak:

Gazteaukera.net orritik esteka bidez sartzeko aukera ematen dizugun orrian, gainera, honako euskara-tresnak dituzu:

Azken eguneratzea: 2005/09/06