Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteei eta Gatazkari buruzko nazioarteko Konferentzia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zer da YWICS?


LogotipoEusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako Public Achievement erakundeak YWICS (Youth Work In Contested Spaces, alegia, "Gazteekin Lanean Gatazkan dauden Gizarteetan") proiektua batera antolatu dute Baketik Bake zentroarekin lankidetzan. Gazteei eta gatazkari buruzko nazioarteko konferentzian datza, eta Arantzazun (Gipuzkoa, Euskadi) burutuko da, 2007ko urriaren 18tik 20ra bitartean

Proiektuaren ideia 2002an sortu zen Ipar Irlandan, Public Achievement GKEaren, Ipar Irlandako gobernuko Gazte Kontseiluaren eta Ulsterreko Unibertsitatearen Erkidego Laneko Sailaren artean. Orain arte hiru aldiz antolatu da, beti Ipar Irlandan. Laugarren edizio hau, lehenbizikoa Ipar Irlandatik kanpo, Euskadin gauzatuko da.

YWICS proiektua mundu osoko gazte teknikari, politikari, akademiko eta gazteen arteko lankidetzan oinarrituta dago, luzaroan indarkeriazko gatazka politikoa bizi izan duten edo horretan murgilduta dauden eskualdeei arreta berezia eskainiz. Toki horietan, gazteen arloko eragileen jardunean eta gazteekin lan egiteko orduan, hainbat erronkari aurre egin behar diogu, bereziki nola lagundu:

  • gazteei gaikuntza ematen, zatituta eta gatazkan dauden gizarteetan, herritar aktibo diren aldetik, modu positiboan parte har dezaten;
  • indarkeria gutxiago duen eta demokratikoagoa izango den gizartea (interdependentea) eraikitzen, bidezkoagoa (berdintasunezkoa) eta pluralagoa (anitza);
  • gizartea aldatzeko prozesuak bultzatzen, gazteen eta horiekin lanean dabiltzanen artean ez ezik, beren inguruko komunitateetan ere.

Etengabeko proiektu honen muina urteroko mintegi batean datza. Bertan gazteen esparruko profesionalen nazioarteko talde bat biltzen da, teoria eta praktika uztartuz, gatazkan eta zatituta dagoen gizarte batean bizitzeak gazteen eta gazte eragileen bizitzetan duen isladaren inguruan harreman estuak sortzeko, lankidetzak burutzeko eta hausnartzeko.

Azken eguneratzea: 2007/07/17